Gerra Zibilaren hasiera
1936ko gerraren nondik norako nagusiak
1936ko gerraren nondik norako nagusiak
Sarrera
Espainiako militar eskuindarrek 1936ko uztailaren 18an egindako estatu kolpe ahaleginaren porrotaren ostean 1939ko apirila arte iraungo zuen gerra hasi zuten Espainiako II. Errepublikak biltzen zituen balore demokratikoak babesten zuten agintari, instituzio zein herritarren aurka. Matxinoek, kolpea eman orduko, aurrez burututako prestaketa eta gerra tresnen jabetzaz baliatuz, Hego Euskal Herrian, helburu nagusiena, Irun, eta bidenabar muga eskuratzea esarri zuten. Helburu hau erdietsi ondoren, 1936ko irailaren 13an Gipuzkoako hiriburua, Donostia okupatu zuten; ondoren, errepublika defendatuz borrokan ziardutenen ahulezia militarra baliatuz, lehen euskal miliziei aurre eginez, aise aurrera egin zuten ia Gipuzkoa osoa hartu eta 1936ko irailaren bukaerarako, Bizkaiarekin muga egiten duen lerroan kokatu zirelarik.
Eusko Gudarostea osatzeko lehen saiakera 1936ko abuztuan Loiolan (Azpeitia, Gipuzkoa) egin bazen ere, azpiegitura zein arma beharra nabarmena zen. Horregatik, agintari errepublikarrek egindako gestioen ondorioz, 1936ko irailaren bukaeran faxistei aurre egiteko gai izango zen lehen armamentua jaso zuten euskal miliziek, non horri esker 1936ko urriaren hasieran faxisten aurrerakada gelditu eta frontea egonkortzea ekarri zuen, bai gure inguruko mendietan, zein orohar, kostaldetik Bizkaia eta Gipuzkoa probintzien arteko muga lerroan zehar barne alderaino.
Faxisten geldialdia baina, lehen armamentuak ezeze, balore demokratikoekin bat egiten zuten abertzale eta ezkertiar herritarrek agertutako jarrera, ausardia indarrak eratorria izango zen.
Euskal milizientzat, armak heltzear zirela jakitun, faxistak 1936ko irailaren 24ean Azkarateko (Elgoibar, Gipuzkoa) gainera iritsi zirenean, euskal miliziek Elgoibar utzi eta Urkaregi-Kalamua ingururantz jo zuten gerraren norabidea aldatzeko asmoz.
Armak heltzear zirela jakitun, faxistak irailaren 24ean Azkarateko gainera iritsi zirenean, euskal milizianoek Elgoibar utzi eta Kalamua ingururantz igo ziren behin fusil egokien jabe egindakoan gerraren norabidea aldatzeko aukera ikusten zutelako.
Horrela 1936ko irailaren 25ean hasi ziren gure inguruetako borrokarik latzenak, Ziardamendi mendian (Aiastia, San Migel auzoan, Elgoibar), Arno mendi inguruetan…. Borroka gogorren ondorioz bertako mendietan hainbat gaztek utzi zuten bizia, euskaldunak, ezkertiarrak eta baita matxinoekin Nafarroatik etorritako gazte erreketeak, zein espainiar ejerzituko soldaduak.